Txan-Goren kutxaren barruan liburuxka polit bat dago, hor nire historia kontatzen da, baina beste gauza asko ere badaude: abestiak, marrazkiak, denbora-pasak...; eta, gainera, CD txiki bat dauka, nire ipuina eta nire abestiarekin. Ikusiko duzu zein polita den!
Gainera, euskaraz asko hitz egiten baduzu pegatina polit batzuk lortuko dituzu, liburuxka horretan itsasteko eta liburuxka oraindik gehiago apaintzeko. Baina ez ahaztu hori lortzeko euskaraz asko hitz egin behar duzula. Zergatik ez zara oraintxe bertan hasten?
