Egonaldi horietarako bi aukera dituzu:
Zure gelakoekin eskolatik kanpo egun batzuk pasatzera joan nahi baduzu, kirola egitera, naturaz gozatzera, edo beste edozein motatako ariketak egitera, eta hori dena euskaraz egin nahi baduzu, Txan-Goren kutxa eraman eta erabiltzeko aukera duzu (hau da, nire kutxa).
Baina beste aukera bat ere baduzu zure gelakoekin egun batzuk pasatzera joan nahi baduzu, beste leku batzuk ezagutuz euskaraz hitz egitera: EGE maleta osoa erabiltzea. Maleta horretan jolasak, musika, dantzak ikasteko bideo bat eta beste zenbait gauza daude, Txan-Goren kutxarekin batera. Eta EGE maleta hori erabiliz oso ondo pasatzeko aukera duzu.
Bai bata eta bai bestea oso aukera onak dira lagun artean ondo pasatzeko.