Kaixo, lagun:

Ni Txan-Go naiz, Asiako lurralde batetik etorri nintzen duela gutxi nire familiarekin eta zure laguna izan nahi dut.

         Nire historia oso luzea da eta, agian, triste samarra, baina beste egun batean kontatuko dizut.

         Orain Euskal Girotze Egonaldiak zer diren kontatu nahi dizut eta nola joan zaitezkeen horietako batera zure lagunekin, eta nirekin, jakina.