Helburu  Nagusia

·         Neska-mutilek beren artean euskaraz komunikatzeko ohitura sendotzea da gure helburu nagusia. Helburu hori lortzeko, duten erdararako joera eta euskaraz erabiltzen dituzten egitura okerrak zuzentzen laguntzen diegu. Hori dena euskal giro eder eta atseginean oinarriturik lortu nahi dugu.

Hizkuntza helburuak

·         Inguruneak euskaraz bizitzeko eskaintzen dituen aukerak baliatzea.
·         Ikasleen arteko harremanak soilik euskaraz izatea.
·         Haurrak gustura sentitzea, komunikaziorako euskara erabiliz.
·         Inguruko hizkera entzuteko eta ulertzeko aukera eskaintzea.
·         Hizkuntza maila hobetu daitekeela ohartaraztea.
·         Euskal kulturaren ezagupenak sendotzea.
·         Irakasleari euskararen erabilera bultzatzeko baliabideak eskaintzea.