Ongi etorri Segurako Barnetegiaren Web orrialdera

Segurako barnetegia inguru baketsu eta erosoan dago kokaturik, herri gunetik hurbil. Bertara edozein ikastetxetako LHko 3., 4. edota 5. mailako D ereduko neska-mutilak etor daitezke, bost eguneko egonaldia igarotzera. Barnetegi honetan euskaraz bizitzeko aukera izango duzu. Horrez gain, lagun arteko giro ederrean murgiltzeko parada ere izango duzu, naturak eskaintzen dituen aukera paregabeez baliaturik.