SEGURAKO BARNETEGIKO ARAUDIA

IKASLEEN ORDUTEGIA

8:00etan:      Jaiki, garbitasun pertsonala eta logelak txukundu.
8:45ean:       Gosaria.
9:15ean:       Programazio-lana.
12:00etan:    Programazio-lana.
13:00etan:    Bazkaria. Denbora librea.
14:30ean:      Programazio-lana.
16:45ean:      Jolas-garaia. Askaria.
17:15ean:      Programazio-lana.
18:30ean:      Denbora librea.
20:00etan:     Afaria.
22:00etan:     Logelara.
22:30ean:      Isiltasuna.

 

IKASTETXEETAKO IRAKASLEEN ORDUTEGIA

13:00etatik 14:30etara eta 18:30etatik aurrera: taldearen ardura.

* Astelehen goizean zehaztuko dugu egonaldi osoko programazioa, eta orduan hitz egingo dugu gainerako eginbeharrez.

* Sei eta erdietatik aurrera antola daitezkeen ekintzen berri barnetegian bertan emango zaizu: jolas-tokiko eta frontoiko argiak pizteko aukera, joko gela, diskoteka...

 

BESTE ZENBAIT OHAR

* Barnetegiko irakasle-monitoreak 9:00etatik 18:30era egongo dira barnetegian.

* Kirol materiala (baloiak, pilotak, palak...) eta barruko jolasak utziko zaizkizue denbora librean erabiltzeko.

* Etxea Gipuzkoako Foru Aldundiarena denez, etxeari dagokion araudiaren informazio zehatza azalduko zaizue barnetegira etortzean.

* Egonaldiaren amaieran, asteko bideo grabazioaren kopia bat (DvD formatuan) eta barnetegian landu diren abestien CD-a emango zaizkizue.

* Taldearen irakaslea izango da gauez eta egonaldi osoan zehar ikasle-taldearen arduraduna, baina beharrezko kasuetan egoitzako arduradunaren laguntza izango du. Beti dago norbait egoitzan, sukaldariek alde egitean gaueko zaindaria etortzen baita.