Zazpi pistak

         Ikasleak taldeka banatzen dira. Gauza, pertsonai edo dena delakoari buruz pistak ematen hasten gara zazpi osatu arte. Talde bateko edonork dakiela uste duenean “argi ibili” pultsadore sistemaren bitartez sakatu egiten du, eta asmatzen badu bere taldeak zazpi puntu lortuko luke . Ez badu asmatzen hurrengo txandan talde horrek ez luke parte hartuko. Bigarrenean asmatzen denean sei puntu, hirugarrenean bost puntu, ........ , zazpigarrenean puntu bat.

         Argi ibili pultsadore sistema, kolore ezberdinetako bost bonbila dituen kutxa batek eta honi konektatzen zaizkion hamar pultsadore osatzen dute. Talde bakoitzak pultsadore bi izaten du erantzuna asmatu bezain laster sakatzeko eta gidariak koloretako bonbilak dituen kutxa maneiatzen du. Sistema honek, taldeen arteko ordena gordetzen du. Pizten den lehen bonbillak, zein taldek erantzun dezaken adierazten du; lehenik sakatu duen taldeak, hain zuzen ere. Honek hutseginez gero, kutxako botoi bat sakatu eta ondoren erantzun dezakeen taldearen bonbila pizten da (talde horri dagokion koloreduna). Talderen batek asmatu arte jarraitzen da.