Orienting
Talde bakoitzari hogei puntu zehaztuta dituen plano mutu bat eta puntu bakoitza zehatz-mehatz non dagoen dioen zerrenda ematen zaizkio. Puntu bakoitzera joan behar dute eta bertan agertzen den hitza zerrendan jarri behar dute, ahalik eta puntu gehien bilatuz. Puntu guztietan margotuta edo pegatina batean, puntuaren zenbakia eta dagokion hitz, aditz edo dena delakoa agertuko da, horiekin ahalik eta esaldirik zentzudun eta luzeena osa dezaten. Puntu batzuetan ikur berezia agertzen denean, komodin bezala erabil daiteke, edozein hitz edo aditz asmatuz. Hasieran emandako denbora amaitzerakoan, gelan elkartu eta hamar minututan esaldia osatzen saiatuko dira, talde bakoitzak dituen hitz eta komodinekin, noski. Esaldien luzeera eta zentzua puntuatuko dira, hitz bakoitzak puntu bat egiten duelarik. Aurten walkiak sartu ditugu jokoan. Talde bakoitzak walkie bana eroaten du, horrela monitoreok jakin dezakegu non dagoen talde bakoitza eta haiek dituzten zalantzak edo arazoak galde diezakigukete.
Materiala:
Mapa mutua, puntuen zerrenda, okumen taula,
walkie, arkatza eta ezabagoma.
