Non gaude?

           

Plentziara  errepidez edo metroz irits daiteke Bilbotik. Barrikatik hur-hurrean dago. Plentzia eta Gorlizek, bi udalerri izan arren, ia-ia hirigune bakarra osatzen dute. Hala ere, bakoitzak badu bere nortasuna. Bizkaiko arrantza-hiribildu politenetarikoa da Plentzia. Butroe ibaia itsasoratu aurretik itsasadar bihurtzen den azken tartean zehar hedatzen da herria.