4 Bere artean euskaraz egiteko ohitura hartzea

Helburu hau aztertzerakoan, bi egoera ezberdinduko genituzke: gu aurrean gaudenean eta bere kabuz dabiltzanean. Lehen kasuan neurri haundi batean betetzen dela uste dugu, % 70-80 inguruan. Bere kabuz dabiltzanean berriz, portzentaia hau erdira jaisten da, % 30-40ra hain zuzen.

Edozein kasutan ere, bere ebaluketetan, ia talde guztietan, bere artean edozein egoeratan baino gehiago egin dutela aitortzen dute; beraz, nahiz eta helburua bere osotasunean lortu ez, bide bat urratzen dela iruditzen zaigu.