Jolas mugikorrak

Zure auzokoak atsegin dituzu

Jokalari guztiak borobil batean eserita, eta erdian bat zutik pilota edo beste gauza batekin. Erdikoak baloia bati pasatzen dio eta horri galdetzen dio : ZURE AUZOKOAK ATSEGIN DITUZU ?

Baietz erantzutean bere albokoek lekua trukatu behar dute.

Ezetz erantzutean, berriz galdetu : ZEINTZUK DIRA ATSEGIN DITUZUNAK ?

Bi izen esan behar ditu, eta aipatutakoak esalearen ondoan eseritzera abiatuko dira eta honen alboan zeudenak aipatutakoen eserlekuetara.Zutik dagoena mugitzen diren lekuren bat bereganatzen saiatuko da. Leku barik geratzen dena, baloia hartu eta berriro hasten da : ZURE AUZOKOAK ATSEGIN DITUZU ?

Bikote ohiukalariak

MATERIALA: Zapiak eta paperak.

Paper zatiak prestatu ondoren, animalien izenak jartzen dira, animal bakoitzeko paper bi ipiniz.Paperak jokalari guztien artean banatzen dira. Joko gidariak, hasteko keinua egiterakoan, animal bakoitza bere orru berezia egiten hasten da bere animal bikotea aurkitzeko asmotan.Jokalari batek bere bikotea aurkitu ondoren bazterrera aterako dira. Amaitzerakoan, bikote bakoitzak izan duen animalia asmatzeko, beste guztien aurrean orru egin beharko dute.Bakoitzak bere papera irakurri ondoren begiak estaliko ditu zapi batez jokoa amaitu arte horrela egonez.

Zutaz maiteminduta nago

Haur guztiak aulkietan esertzen dira borobil bat osatuz. Beraietako bat borobilaren erdian belaunikatzen da eta esaldi hau esaten du: Zutaz Maiteminduta nago ............. dituzulako . Hor geratzen den tarte horretan, berak baldintza bat jarriko du, adibidez. Zutaz maiteminduta nago praka berdeak dituzulako. Orduan, praka berdeak dituzten guztiak altxatuko dira eta aulkiz aldatu  beharko dira; aulkirik gabe geratzen dena erdian jarriko da eta hurrengo baldintza esango du.

 

Eskuak mahaian

Mahai handi baten inguruan jezarrita, eskuak mahaian ipiniko dituzte albokoen eskuekin gurutzatuz. Jokoaren norabidea (eskuinera adibidez), zehaztuko da. Gidariak, eskuinaz, mahaian kolpe bat joko du eta bere eskuinean dagoen eskuak ere jo beharko du, norabidea aldatuko da. Okertzen denak esku bat galduko du. Jokoa, bat bakarrik gelditzen denean, bukatzen da.