|
Euskal Girotze Barnetegiak: 23 urte Azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak, Euskararen Erabilpena Arauzkotzekoak, honela dio bere 17. atalean: "Jaurlaritzak, ikaslegoari nahitaezko ikastaldiak bukatzerakoan bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko adina ezagutuko ditueneko segurantza emateko xedezko neurriak hartu eta euskeragiroa bermatuko du, barne nahiz kanpo-ekintzapideetan eta arduralaritzako ihardun eta agirietan euskara agizko adierazpide eginez" Ildo beretik, 1983ko abuztuaren 1eko Aginduak, bere 12. atalean zera dio: |
|
|
"Hezkuntza eta Kultura Sailak beharrezko neurriak hartuko ditu euskararen erabilera eskolagiroan bermatzeko, klase barruan nahiz klasez kanpoko ekintzetan ohizko adierazpide bihurtuz". Lege hauek oinarritzat hartuz eta Euskal Autonomia Erkidegoko ikasle askok, eskolan euskara ikasi arren, eskolaz kanpo giro euskalduna ezagutzeko eta bizitzeko aukerarik ez zutela ikusirik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Euskal Girotze Barnetegiak eratzea erabaki zuen 1985eko ekainaren 17ko Aginduz (19ko EHAA). Esperientzia hori 1985-86 ikasturtean gauzatu zen, lehen aldiz, Eubako Euskal Girotze Barnetegian; 1991ko ekainaren 28ko Aginduaren bidez (91ko uztailaren 18ko EHAA) barnetegi hau gaur egungo kokagunean, Plentzian, finkatu zen. Lehen barnetegi honen emaitza onak ikusiz, bigarren esperientzia bat egiteko erabakia hartu zen 1988an, 1988-89 ikasturtean Gazteluko Euskal Girotze Barnetegia martxan jarri zelarik. 90-91 ikasturterako ireki zen Alkizakoa, Euskal Girotze Barnetegiak arautu, finkatu eta oinegitura sendoago batez hornituz. |
|
1987
|
Barnetegi hauen helburu nagusia etxeko eta kaleko erdal giroan bizi diren haurrei euskal giro aberats bat ezagutzeko eta, are gehiago, bertan euskaraz bizitzeko aukera eskaintzea da, honela beraien euskara ikasteko prozesuari bultzada eragingarria emanez. Batez ere, zera lortu nahi da: euskaraz lehen pausoak ematen ari diren ikasleei, hizketan askatu ezin hori gaindiaraztea, euskaraz komunikatzeko gai direla konturaraziz beren buruekiko segurtasuna eta konfidantza sortzea eta hitz etorria indartzea. Beraz, barnetegien xede nagusia ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzeko ekintzak burutzea da.
|
|
Barnetegi hauen helburuak ez dira jartzen ikasleei begira soilik. Bertaratzen diren irakasleentzat ere prestakuntza leku izan nahi dute gure gunean. Atseden denboran hizkuntza erabilera bultzatzeko estrategiak eta baliabideak irakasleari eskaintzea da, dudarik gabe, Euskal Girotze Barnetegiaren helburuetako bat. Azken helburu honi begira, lan honetan trebatutako profesionalek osatzen dute Euskal Girotze Barnetegietako lan taldea. Gai hauetan irakaslegoari laguntza eta aholkua ematea da talde honen eginkizunetako bat, eta ez txikiena. Horregatik Hezkuntza Sailak Euskal Girotze Barnetegiko irakasleen lana Laguntza Zerbitzu gisa hartzen du. |
1999 |
| Azken urte hauetan lanketa berezia egiten ari gara EGE egonaldiak egiten dituzten irakasleek material erabilgarria eta osagarria izan dezaten. Material honen bidez irakasle horiek egonaldia progamatzerakoan eta gauzatzeko orduan hartu behar izaten duten gainkarga arintzea du helburu |
2003 |