Gure Etxea

            Gure etxea Bizkaiko Aldundiak duen egoitzan kokatua dago. Plentziako Egoitza uriaren erdian, itsasadarraren bazterrean eta hondartzatik hurbil dago eta Bilbora metroz joan daiteke. Aurten, orain arte Barnetegikook erabilgai izan ditugun espazioetan aldaketak izango ditugu. Hau dela eta, otsailetik aurrera gure barnetegiak frontoi ondoko eraikuntza erabiliko du bakarrik. Bigarren solairuan bulegoa, ekintzetarako gela handia, bi gela txikiak (batean bideo-muntaiako tresneria izango da), irakasle baten logela (bainugeladuna) eta ikasleentzako komunak eta dutxak. Hirugarren solairuan, zortzi ohetako hiru logela eta bat hamarrekoa, mutilen komunak eta dutxak alde batean eta bestean neskenak.  

            Kanpoan, egoitza barruan, pin-pon mahaiak eta lorategia. Kalean futbito, saski-baloi zelaiak, frontoia eta ziboak.