Esamoldeak

         

Haurrak taldeka jartzen dira eta gero planteatuko zaizkien egoeren erantzunak ematen zaizkie. Monitoreak egoera bat planteatzen du eta haurrak beraiek dituzten txartelen artean egoera horren erantzuna den esamoldea aurkitu behar dute. Aurkitu duten erantzuna zuzena bada, bi puxtarri irabaziko ditu taldeak eta bestela, bat galduko. Adib. Gaur Mikelek jertsea etiketa aurreko aldean duela jantzi du. Nola dauka jertsea? Atzekoz aurrera.

 

Argi ibili pultsadore sistema, kolore ezberdinetako bost bonbila dituen kutxa batek eta honi konektatzen zaizkion hamar pultsadore osatzen dute. Talde bakoitzak pultsadore bi izaten du erantzuna asmatu bezain laster sakatzeko eta gidariak koloretako bonbilak dituen kutxa maneiatzen du. Sistema honek, taldeen arteko ordena gordetzen du. Pizten den lehen bonbillak, zein taldek erantzun dezaken adierazten du; lehenik sakatu duen taldeak, hain zuzen ere. Honek hutseginez gero, kutxako botoi bat sakatu eta ondoren erantzun dezakeen taldearen bonbila pizten da (talde horri dagokion koloreduna). Talderen batek asmatu arte jarraitzen da.