5 Euskara jakiteak Euskal Herrian bizi eta berau ulertzeko eskaintzen duen aberastasunaz ohartaraztea

Helburu hau aztertzean ikusi dugu, kontzientziatze prozesu luze baten ondorio denez gero, barnetegiko hamabi egunak lan puntual bat egiteko aukera bakarrik ematen digula.

Hizkuntza eta kulturari lotuta doazen hainbat ospakizun ere egin ezinik ikusi dugu geure burua. Batzuk etxeak berak mugatuta ta beste batzuk inguru erdaldunak egitera ez gaituelako motibatu. Hala ere, halako batzuk egiteko arazorik ez dugu izan, inguruko herrietan euskararen alde antolatutako jai eta ekintzetan parte hartu izan dugu.

Aipagarria da, halaber, euskararen balioa agertzen duten giro urbano eta industrializatuetara hurbiltzea ez zaigula erraza gertatu.

Gehienbat inguru euskaldunetara irteerak egiten ditugunean konturatzen dira honetaz (Gernika ingurutik goazenean bertan ikusitako euskal giroa, inguruko kultur aztarnak..), barnetegiak ez du ematen honetarako aukera haundirik eta.