2 Euskararen aldeko jarrera baikorra lortzea

Helburu hau aztertzeko, lehenik eskolatik dakarten jarrera aipatu behar da ezinbestean. Orokorrean talde gehienak nahiko jarrera baikorra ekartzen dute hizkuntzari buruz, nahiz eta giro akademikoagoan landuta izan.

Barnetegian helburu hau lortzen da, hizkuntza bizi duten egoera atsegina dela medio eta monitoreokin lortzen duten harremanagatik gehienbat. Hau da, beste giro eta inguru batean hizkuntza horretan bizitzeak afektiboki suposatzen dienagatik.


Barnetegiak, eskaintzen duen giro atseginari esker, jarrera baikor horri bultzada eragingarri bat ematen dio.