Aginte-jolasak

MATERIALA:
Baloi handia eta pilota txikia. Taldea
korruan dago eserita edo zutik; batek pilota mugimenduan jartzen du, eskuz esku.
Hirugarren edo laugarren esku aldaketan pilota mugimenduan jarri duen partaide
berak baloi bat jartzen du eskuz esku biraka. Helburua baloiak pilota
harrapatzea da. Pilota eta baloia, biak batera, eskuetan dituen partaideak
galtzen du. Korrutik irteten da edo agindu bat jartzen zaio.
Plater
jokoa
Haur guztiak
borobil batean esertzen dira. Boluntario bat gelatik kanpora gelditzen da.
Barruan daudenek denda mota bat aukeratzen dute eta ondoren bakoitzak denda
horretan dagoen gauza bat aukeratzen du. Jarraian, kanpoan dagoena barrura sartu
eta borobil erdian esertzen da. Orduan bakoitzak aukeratu duen gauzaren izena
esaten du (denek batera) eta kanpoan egon denak, zer denda mota izan den asmatu
behar izaten du. Produktuen izenak batera ematen zaizkionez, ezin asmaturik
ibiltzen da. Asmatzen ez badu, aldez aurretik pentsatutako proba bat egin behar
izaten du.
MATERIALA:
Poxpoluak.
MATERIALA:
Botila.