Sinonimoak
Talde bakoitzak bi zenbaki esango ditu. Bi zenbaki hauek sinonimo egokituz gero, zenbakiak kendu eta sinonimoak bistan geratzen dira. Talde honi puntu bat ematen zaio eta berriro zenbakiak esaten ditu. Sinonimoak ez badira, ordea, berriro estalita uzten dira. Horrela, sinonimo bikote guztiak osatu arte. Panelean aurkitzen diren sinonimo bikoteak hauexek dira: haurra-umea, korta-ikuilua, eroan-eraman, kirikinoa-trikua, kanpotarra-atzerritarra, azkar-bizkor, kuttuna-laztana, gizena-lodia, ostu-lapurtu, bota-jaurtiki, erripa-malda, ospetsua-famatua, gorrotoa-amorrua, isatsa-buztana, lukia-azeria, berakatza-baratxuria, antxeta-kaioa, iritsi-heldu, iziotu-piztu, zatarra-itsusia, ero-zoro, jela-izotza, erori-jausi, prakak-galtzak, laborari-nekazari, gerizpea-itzala, higuina-nazka, izutu-beldurtu, udarea-madaria, zama-lepoa, ostean-atzean, maisu-irakasle, jarri-ipini, eltzea-lapikoa, merkatua-azoka, guraizeak-artaziak, itzali-amatatu, area-hondarra, esan-erran, urtxintxa-kattagorria.
Materiala: Sinonimoen panela 60 hitzekin, 60 fitxa zenbatu eta beste 60 hogeita hamar sinonimo bikoterekin.