Plentziako ikurrina

    Plentziako badiaz baliaturik bost kaledun estropada-eremua ageri duen hormirudian jokatuko da.Bost taldek jokatzeko aukera ematen du.Kale bakoitzak bost lauki eta ziaboga duenez hamaika frogak osatzen dute estropadaren joan-etorria. Laukietan honako frogak burutuko dira: Marrami, Zazpi pistak, Nor da Nor, Jakintsuen munduan, Plentzia Jolasa, Kintanarena, Esamoldeak, Sinonimoak, Antonimoak, Hizki nahasiak, atsotitzak etab. ziabogarako Aurrizkiatzizki... jokoa gordeko da. Froga gainditutakoan hurrengo laukira joango da. Puntuazioak bi atal izango ditu: egonaldian zehar lortutakoa batetik eta Plentziako Ikurriņa jokoan lortutakoa bestetik. Azken honetan puntu banaketa kalkulatzean honako hau izango da ildo nagusia: lehen atalean azken geratu denak lehena gainditzeko beste puntu lortu ahal izango ditu bigarren ataleko irabazleak eta proportzio bera gordeko dute beste guztiek ere. Amaitutakoan talde bakoitzaren argazkia egingo da.Irabazleak Plentziako ikurriņa ere izango du argazkian.

Materiala: Estropadetan jokuetarako erabili diratekeen materiale berak. Berebiziko hormirudia du.

      pikurrin.jpg (56390 bytes)  Ikurrina_5_tald.jpg (85087 bytes)