Nor da nor?
Taldeka nor gehiagoka jolas egiten da. Lehenengo taldeko jokalari bat zutitzen da. Irakasleak pertsonaia baten fitxa erakusten dio eta minutu batean, izen propioak aipatu barik (pertsonaia, herri, marka, telebista programa eta abarren izenak) adierazi. Taldekoek jokalariak adierazitakoa igertzen saiatu behar dute eta, horretarako, izen propioak erabil di- tzakete. Igertzen badute, puntu bi eta taldeko hurrengoa zutitzen da; igertzen ez badute, aukera ematen zaie beste taldeei erantzuna emateko; hauek ahopeka gidariari esango diote. Igertzen dutenentzako puntu bat eta igertzen ez dutenek txanda bat galtzen dute. Deskribapena egiterakoan, izen propioak edo gaztelaniazko hiru hitz erabiliz gero, txanda hurrengo taldeari pasatzen zaio.
Materiala: Pertsonaien fitxak.