Kintanarena
Gidariak talde guztiei fitxa bana ematen die, denei berdina. Fitxa honetan guk aukeratutako hitz bat agertzen da eta lau azalpen. Hauetako bat bakarrik da zuzena. Jokalariek zein den asmatzen ahalegindu behar dute. Erantzuna arbelean idazteko minutu bat izango dute. Horrela fitxak agortu arte. Gehien asmatzen dituen taldea da garaile.
Materiala: Fitxak, arbelak eta klariona.