Itaunka

            Jolas hau ezaguna den Trivial jolasaren euskaratze eta moldatze bat da. Aurkezleak galdera fitxa batzuk ditu,  sei gai desberdinak, bakoitza kolore batekoa. Galderak sei arlo desberdin hauetakoak dira: euskara, natura, ikuskizunak, kirolak, Euskal Herria (geografia, pertsonaiak,e.a.) eta geografia eta historia. Tablero batean sei kolore desberdin horietako laukitxoz osaturiko zirkulu handi bat dago. Talde bakoitzak, zirkulu horretan bere fitxa mugitzen du dado batean ateratzen duen zenbakiaren arabera. Taldearen fitxa gelditu den laukitxoak duen koloreko galdera bat egingo dio aurkezleak taldeari eta hogeita hamar segundotan erantzun beharko dute. Erantzuna zuzena izanez gero, taldeak laukitxo horren kolorea duen fitxa bat irabaziko du. Jolasaren irabazlea, sei koloretako fitxak lehenengo lortzen dituen taldea izango da.

Materiala: Panela, galdera fitxak, dadoa eta galdera asmatutakoan irabazten den fitxa.

       itaunka_murala.jpg (332398 bytes)      itaunka_euskara_aurrea.jpg (97773 bytes)