Hizki nahasiak
Talde bakoitzari hitz bat osatzen duten letra guztiak nahastuta ematen zaizkio. Helburua, emandako letra guztiak ordenatuz hitz bat osatzea da. Emandako letra guztiak erabili badituzte hamar puntu eta letra bakoitzeko puntu bat lortuko dute. Ez badituzte letra guztiak erabiltzen, erabilitako bakoitzarengatik puntu bat jasoko dute.
Materiala: Arbela, errotulagailua edo klariona eta hizki fitxak