Aurrizkiatzizkisilabizkiikimilikiliklik

    Txandan dagoen taldeko partaideak -bospasei- zutik eta lehenetik azkenera ordenaturik kokatuko dira. Monitoreak fitxaren hiru hizkiak arbelean idatzi ondoren lehen definizioa irakurriko du: Adibidez: <<KER>><<Linea zuzenetik sahiesten dena, zuzenaren kontrakoa>>. Taldeko lehen partaideak erantzuna emango du baldin eta badaki; zuzena bada (adibide honetan <<OKER>>), hurrengo definizioa irakurriko du monitoreak. Ez badaki, hurrengo partaideak izango du erantzuteko aukera. Horretarako <<Blai>> esan beharko du. Lehen partaideak erantzun okerra ematen badu, zuzenean hartuko du aukera bigarren partaideak eta horrela jokatuko da azken partaideak erantzun artean edota baten batek asmatu artean. Azkenekoak ez badu asmatzen, monitoreak erantzun zuzena ozenki esango du. Fitxa bakoitzeko hiru minutu emango da. Puntuazioa honela  burutuko da: taldeko lehen partaideak erantzun zuzena ematean, taldekide diren hainbeste puntu; taldekideak adina puntu ken bi... jasoko ditu taldeak.

Materiala: Hiru hizki jakin eta ordena berean dituzten hitzen definizioa zerrendaz osaturiko fitxak