Atsotitzak

    Taldeka jarriko dira mahaietan. Monitoreak atsotitz bati dagozkion hizki adina marratxo jarriko du arbelean.Talde batek kontsonante bat esanez emango dio hasiera atsotitzari (talde guztiek izango dute aukera hau). Jo dezagun esan duten kontsonantea hiru aldiz dagoela esaldian; orduan, hiru puntu jasotzen ditu talde horrek eta beste kontsonante bat emateko aukera du. Kontsonante hori bi aldiz badago, bi puntu; beraz, aurrekoekin batuz, bost puntu. Bost puntu lortzen dutenean bokal bat esateko aukera ematen zaie (bokalek ez dute punturik gehitzen ez eta gutxitzen ere) eta kontsonanteak ematen jarraituko dute huts egin arte. Hau gertatzen denean, monitoreak arbelaren alde batean huts egindako kontsonantea idazten du eta hurrengo taldeari atsotitzarekin jarraitzeko aukera ematen dio. Horrela atsotitza asmatu arte. Atsotitza asmatzeagatik hamar puntu eskuratzen dituzte eta gainera, esanahia ondo azaltzen badute, beste hamar puntu.

Materiala: Atsotitzen liburua eta arbela.