Arbelera korrika
Talde bakoitzak traineru bat osatzen du zutik edo eserita, arbelari bizkarra emanez. Arbela zatitan banatzen da, zenbat talde hainbat zati. Irakasleak hasiera ematen duenean, ilada bakoitzeko lehenengo ikasleak arbelera abiatzen dira, hurrengoari lepoa ukitu edo klariona pasa errelebo gisa, hau altxatu, arbelera joan eta dagoen hitzari dagokion beste hitz bat ezarri, taldeko guztien artean esaldi zentzunezkoa osa dezaten. Puntuatzeko, esaldi zentzuduna osatzen duten hitzak puntuatzen dira bakarrik. Hitz bakoitzeko puntu bat.
Materiala: Arbela eta klarionak.
Kalean ere egin daiteke. Horretarako beleda arbelak erabil daitezke. Talde bakoitzarentzat arbela bana