Lemoizko Euskal Girotze Barnetegia Lemoizko Andraka auzoan dago. Zehazki, GOIKOMENDI ZALDIKETA ESKOLAn. Andraka gainetik 500 bat metrora dago, Gorlizera eta Lemoizera doazen errepideen artean dagoen bidea hartuta.
Lemoiz, Gorliz eta Plentziako herriguneetatik bi edo hiru kilometrora dago Goikomendi baserria.
Lehenengo Euskal Girotze Barnetegiak 1985-1986 ikasturtean hasi zuen bere bidea Zornotzako Euba auzoan. Han bost urtez egon zen. Gero, Plentzian egon zen 19 urtez eta Urduñan 2 urte egon ondoren, Lemoizen dago 2011-2012 ikasturtetik aurrera.
Gure barnetegira Euskal Autonomi Erkidegoko LH-ko 3, 4, 5. eta 6. mailako eta DBH-ko 1. eta 2. mailako edozein ikastetxetako edozein talde etor daiteke.

