Oraindik orain berritutako baserria da Goikomendi. Bertan ditugu logelak, sukaldea, jangela, geuk erabiltzeko gelak, eta kanpoan ere zelai ederrak ditugu.
Bestalde, Goikomendi baserrian zalditegi bat dago, eta aukera dago zaldian ibiltzeko. Badago kayak-etan ibiltzeko aukera ere. Emango dizuegu horren guztiaren informazioa elkarrekin egoten garenean. Horrez gain, inguru zoragarria da. Bertatik Gorliz eta Plentziako badia ikusten dugu. Baita Jata, Oiz, Anboto eta Gorbeia mendiak ere. Gorlizko itsasargia eta Butroeko gaztelua ere barnetegitik nahiko gertu daude.
