

Euskal Girotze Barnetegia, 2005-06 ikasturtetik aurrera Barrian dago, bertan dagoen XII.mendeko monasterio eder batean. Barriako Barnetegiak 2005 arte Espejon egon zena ordezkatu du.
Monasterioa berregokitu egin zuten aterpetxe bihurtzeko eta gaur egun Arabako Foru Aldundiarena da.
Barnetegiak Euskal Autonomia Erkidegoko LMH eta DBHko neska-mutilak hartzen ditu, egonaldi zoragarri bat pasa dezaten, astelehen goizetik ostegun edo ostiral bazkal ondora arte txanden arabera.
![]() |
![]() |
![]() |
|
|
|