Egonaldiaren helburuak
GURE HELBURU NAGUSIA DA NESKA-MUTILAK EGOERA NATURALETAN EUSKARAZ KOMUNIKATZEKO JOERA BULTZATZEA.
- Ikasleak, taldeak euskararekiko kontaktu atsegina eta gogoangarria bizitzea. Harreman afektiboa hobetzea.
- Ikasle bakoitzaren erabaki pertsonala izanik, motibatu erabilera hau areagotu dadin giro goxoan, erlaxatuan, beroan, hurbilean.
- Ikasleek euskararen gaitasunaren inguruan duten auto-estima eta konfiantza bultzatzea. Euskara ulertu eta hitz egiteko gai direla konturaraztea.
- Beste hizkuntzen artean, euskararen aldeko jarrera baikorra lortzea.
- Euskal kulturara hurbiltzea.
- Ikasle bakoitzarengana hurbiltzen saiatzea.
- Talde izaera indartu (ikasleak, irakasleak, monitoreak) eta lankidetza bultzatu, denen parte hartzea eta iritziak kontuan izanik.
- Irakasleari gure proiektua ezagutaraztea eta proiektu honen partaide izatera gonbidatzea.