

Araudia
ORDUTEGIA
- 8:30ean: Jaiki, garbitasun pertsonala eta logelak txukundu.
- 9:00etan: Gosaria
- 9:30ean: Programazio-lana.
- 13:30ean: Bazkaria. Denbora librea.
Eguraldi oztoporik ez badago, ikasleak kanpoan egotea komeni da. Ezin da logeletan jolasean ibili.
- 15:00etan: Programazio lana.
- 17:00etan: Jolas-garaia, askaria.
- 17:30ean: Programazio-lana.
- 18:30ean: Denbora librea.
- 20:30ean: Afaria
- 24:00etan: Isiltasuna.
ETXE BARRURAKO arautegia
- Gure etxea Arabako Foru Aldundiarena da eta Lola eta Iñigo dira bertako arduradunak.
- Monitoreak ez daudenean, beharren bat izanez gero, horiengana jo behar duzue, bertan izango baitituzue. Gauez zaindari bat egoten da.
- Erabilera desegokiaren ondorioz etxeko zerbait hautsiz gero edo bestelako arazoren bat izanez gero, arduradun horietakoren batekin hitz egin beharko duzue, edota gutakoren bati komentatu.
- Garbitzaileak egunero pasatzen dira, garbiketa orokorra egitera, ikasleak gosaltzera joan eta gero. Ordurako oheak eginda eta arropak eta oinetakoak txukun jasota utzi behar dituzte.
- Egunean zehar ikasleak ezin izango dira logelara igo.
- Ostiralean goizeko bederatzietarako maletak prest eta oheak jasota utzi behar dira.
- Irakasle-monitoreek behar adina argibide emango dizuete bideo, musika-tresna eta abarrei buruz. Beraz, galdetu beldurrik gabe.
- Etxean aurkituko duzuen material didaktikoa erabil dezakezue, baina ondo zaindu behar duzue.
HERRIAN, JOLASLEKUAN, JANTOKIAN
- Haurrek herri ingurua errespetatu egin behar dute.
- Aterpetxean beste talderen bat baldin badago, jolaslekua konpartitu egin behar da.
- Jangelan arduradunei laguntzeko eskatuko zaie ikasleei: ontziak pilatzen, jatekoak banatzen, mahaia jasotzen...
- Haurrak, jolas-garai librea dutenean, ez dira jolaslekutik irtengo ezta logeletan ibiliko ere.
IKASTETXEETAKO IRAKASLEEN ordutegia
- 13:30etik 15:00etara: Taldearen ardura.
- 18:30etik aurrera: Taldearen ardura.
IRAKASLE-MONITOREEN ordutegia
- Irakasle-monitoreak barnetegian 9:00etatik 18:30era egongo dira.
BESTELAKOAK
- Ikasleek ezin dute egonaldian zehar etxera telefonoz deitu (salbuespenak salbuespen).
- Ikasleen gaixotasun edo istripuen aurrean egin behar denari buruzko informazioa barnetegira etortzean emango zaizue.
- Egonaldia bukatu ondoren, monitoreek bideo-kamerarekin grabatutako guztiaren kopia bat bidaliko dizuete (DVD formatuan) eta barnetegian egin diren argazkien CDa ere bai (abestien CDa bilera-egunean banatuko da).
- Taldean behar berezirik duen ikaslerik izanez gero, jar zaitezte harremanetan gurekin aldez aurretik.
- Dieta berezia behar izanez gero, agiria bidali behar duzue.
- Barnetegian bada kiroletako zenbait material: pilotak, baloiak....