Elgoibarko barnetegiko

ORDUTEGIA ETA araudia

IKASLEEN ORDUTEGIA

8:00etan:              Jaiki eta logelak txukundu.

8:30ean:               Gosaria.

9:15ean:               Goizeko ekintzak.

13:00etan:            Bazkaria. Denbora librea.

14:30ean:             Arratsaldeko ekintzak.

17:00etan:            Askaria.

18:30ean:              Dutxak.

20:30etan:            Afaria.

23:00etan:            Isiltasuna.

 

IRAKASLE-MONITOREEN ORDUTEGIA

Barnetegiko lau irakasleek osatzen duten monitore taldearen ordutegia hau da:

Goizez: 9:00etatik 13:00etara.

Arratsaldez: 14:30etatik 18:30etara.

 

ARAUDIA

v     Monitoreak ez daudenean, beharren bat izanez gero, etxeko arduradunarengana jo behar duzue. Telefonoa eta beharrezko zenbakiak eskura daude.

v     Etxeko sarrera goiko atetik izango da eta barrura sartu orduko, beti, etxeko zapatilak jantzi beharko dira.

v     Egunez ezingo da logelara joan.

v     Erabilpen okerragatik materiala hondatu edo desagertzen bada, ordaindu egin beharko da.

v     Jangelako antolaketaz ikasleek arduratu beharko dute.

v     Ikasleek ezin dute egonaldian zehar etxera telefonoz deitu.

v     Ikasleen gaixotasun edo istripuen aurrean, egin behar denari buruzko informazioa, barnetegira etortzean emango zaizue.

v     Taldean behar berezirik duen ikaslerik izanez gero, mesedez, etorri aurretik jakin arazi.

v     Ikasleek ezingo dute dirurik, musika tresnik, gozokirik edo telefonorik ekarri.