Zelai-errea

        Jokalariak bi taldetan banatzen dira, batak bestearen aurka jolas egiteko. Zelaiaren erdian marra bat egiten da eta muturretatik hurbil, alde bakoitzean, beste bana. Horrela zelaia lau zatitan banatuta gelditzen da. Talde bakoitzak kapitain bat aukeratzen du eta hauek zelaiaren bi muturretan jartzen dira, marren atzeko aldean. Taldeko beste partaideak erdiko marraren ezker eta eskuin aldean banatzen dira, bere kapitainaren ondoan izan gabe, beste aldean. Dena prest dagoenean, talde bateko kapitainak baloia bota eta beste taldeko norbait jotzeko ahalegina egiten du. Baloia hartzen dutenek beste taldekoak jo eta kanporatzen saiatzen dira. Baloiak norbait jotzen badu, kapitainaren tokira pasatzen da kanporatutakoa, eta kapitaina bere taldekoengana. Kanporatuta dagoen norbaitek beste bat jotzen lortzen badu, libratu egiten da. Baloia airean harrapatuz gero, ez da kaleratzen. Jokalari guztiak kanporatuta dituen taldeak galtzen du. Norbait kaleratzen duenak, berak egiten du hurrengo jaurtialdia.

Aldaera: 1.- Jolasa laburrago izateko, kanporatzen direnei libratzeko aukera bat bakarrik ematea ere badago. Kaleratu eta lehen aldiz baloia botatzen dutenean ez badute inor jotzen, ezin dute libratu.

2.- nori kasua lantzeko erabil daiteke, baloia pasa aurretik nori doakion adieraziz.

3.- Jokalariak bikoteka, baten ezkerreko oina bestearen eskuinekoari lotuta.