Zazpi pistak

         Ikasleak taldeka banatzen dira. Gauza, pertsonaia edo dena delakoari buruz pistak ematen hasten gara zazpi osatu arte. Talde bateko edonork erantzuna zein den badakiela uste duenean, Argi Ibili pultsadore sistemaren bitartez sakatu egiten du, eta asmatzen badu bere taldeak bi puntu jasotzen ditu. Ez badu asmatzen puntu bat kentzen zaio.

         Argi Ibili pultsadore sistema kolore ezberdineko lau bonbilla dituen kutxa batek eta honi konektatzen zaizkion lau pultsadorek osatzen dute. Talde bakoitzak pultsadore bat dauka erantzuna asmatu bezain laster sakatzeko. Gidariak koloretako bonbillak dituen kutxa maneiatzen du. Sistema honek taldeen arteko ordena gordetzen du. Pizten den lehen bonbillak, zein taldek erantzun behar duen adierazten du; lehenik sakatu duen taldeak, hain zuzen ere. Talde honek huts eginez gero, kutxako botoi bat sakatu eta ondoren erantzun dezakeen taldearen bonbilla pizten da (talde horri dagokion koloreduna). Talderen batek asmatu arte jarraitzen da.rte jarraitzen da.