Txutxunpeta

            Ikasleak hiru taldetan banatzen dira. Talde bakoitzeko ordezkari bat altxatzen da. Ordezkarietako batek tutu malgu baten muturrari heltzen dio, tutuak puxika bat du jarria. Irakasle-monitorea galderak egiten hasiko zaio. Irakasleak, galdera egiten duenean, puxika puzteko aparatua martxan jartzen du. Erantzuna zuzena bada, puzgailua gelditu egiten du eta hurrengo ordezkariari pasatzen dio tutu malgua. Erantzuna beti zenbaki bat denez, umeak esandako edozein zenbakiri gehiago edo gutxiago erantzunez, lagundu egingo zaio asmatzen; baina erantzun zuzena eman arte puxika puzten joango da (puzgailua martxan mantentzen da). Horrela puxika lehertu arte. Une horretan tutua eskuetan duenak puntu bat gehituko dio bere taldeari. Esan beharrik ez dago, puntu gehien duen taldea galtzaile izango dela, jakina. Ondoren beste hiru ordezkari altxatzen dira eta galderak eginez jarraitzen da.