Txip-txop

         Ikasleak hiru taldetan banatuta lehiatuko dira. Jokoaren gidariak talde horiei txandaka egoera ezberdinak irakurriko dizkie, amaiera izan ezik; izan ere, amaierak landu nahi ditugun esamoldeak izango dira. Esamolde guztiak panel handi batean agerian egongo dira, txarteletan letra handiz idatzita. Txanda duen taldeak, aurkeztutako egoerari dagokion esamoldea hautatuz gero, txartel horren azpiko beste bi txarteltxo eskuratuko ditu. Txarteltxo horiek bi eratako puntuak dituzte: positiboak, taldearen puntu kopurua handitzeko balio dutenak, eta negatiboak, aurkako edozein talderi emango dizkietenak. Puntu negatiboak jasotzen dituen taldeak, lehendik guztira duen puntu kopuruari kendu beharko dizkio. Egoera guztiak azaldutakoan, puntu gehien duen taldea izango da irabazle. Joko honek 28 egoera ditu esamolde banarekin.