Txanpi
Jolas honek garai batean telebistan ematen zuten Kili-Kolo programa du oinarri. Ikasleek agerian panel bat dute. Panela laukitxo txikiz osatua dugu. Laukitxoak 36 dira denera, eta bakoitzak zenbaki bat du. Taldeka, ikasleek zenbaki bat esan eta monitoreak egindako galderaren erantzuna asmatzen badute, puntu bat eskuratzearekin batera, zenbaki hori duen laukitxoa bere lekutik kendu egingo dugu. Laukitxo horien azpian irudi batzuk agertuko dira (gure kasuan 3 edo 4), eta dagokien laukitxoa kendutakoan azpiko irudia identifikatuz gero, lau puntuko saria jasoko dute. Azpiko irudi guztiak (3 edo 4) asmatu arte jarraituko dugu. Gero jokoarekin jarraitu nahi izanez gero, prestatua dagoen beste panel bat jar daiteke.