Tribial jolasa

Talde bakoitzari bere fitxak banatuko zaizkio, ondoren taldeko partaideek txandaka dadoa botako dute, eta atera den margoaren arabera taldeari galdera bat erantzutea egokituko zaio, edo komodin bat edo pirata bat. Galdera ondo erantzunez gero beraien fitxa tramankuluan sartuko dute, komodina suertatzen denean fitxa zuzenean sartuko dute, eta pirata tokatuz gero,berriz, besteen fitxa bat kenduko dute.Talde batek 3 lerroan egitea lortzen duenean puntu bat irabazten du eta jolasa berriro hasten da.