Sokasaltoan koskolekin

        Taldea ekipotan banatzen da. Ekipo bakoitza osatzen duten ikasleak, koskol bat eskuan hartuta, sokari eragiten ari den monitoreetako baten atzean jartzen dira ilaran. Beste monitorearen atzean zakarrontzi bat jartzen da. Jolasa, sokari eragiten hastearekin batera hasten da eta ikasle bakoitzak sokan salto bat egin eta zakarrontzian txorokila utzi behar izaten du. Salto egiterakoan gaizki egiten badu, ilaran jartzen da berriro, azkena. Denbora jakin bat ematen zaio talde bakoitzari jolasean aritzeko. Denbora horretan koskol gehien saskiratzea lortzen duen taldea izaten da irabazlea.