Pictionary
Ikasleak talde txikitan banatzen dira. Lehenengo taldeko kideak dadoa botatzen du, bere fitxa aurreratzen du eta tokatu zaion laukiaren kolorearen arabera, txartelean azaltzen den izena, adjektiboa, aditza edo aditzondoa esaten zaio belarrira. Denbora jakin batean arbelean marraztu behar du, bere taldeari hitza zein den jakinarazteko. Denbora amaitutakoan taldeak bi aukera ditu taldekideak zer adierazi nahi izan duen esateko. Asmatzen badute, aurrera jarraitzeko aukera dute; bestela, hurrengo taldeari utzi behar diote dadoa. Zenbaki jakin batzuetara heldutakoan, hiru edo lau talderen ordezkariak ateratzen dira arbelera hirurak edo laurak gauza bera marraztera. Asmatzen duten taldeek puntu bat aurrerago jartzen dute bere fitxa.
Aldaera: Taldeak maila eskasa badu, gramatika kategoria desberdinak landu ordez, substantiboak bakarrik landu daitezke.