Pelikula
|
Hau
ere talde txikietan egiten dugun ekintza bat da. Aldez aurretik
erabakita dago zein pelikula egingo dugun eta horretarako beharrezkoak diren
baliabideak (jantziak, musika, efektoak e.a.). Bi ordutan egin behar dugu guztia,
beraz, pelikulak laburra behar du izan (15-20 minutukoa).
Lehenik, istorioa azaltzen diegu, eta ondoren pertsonaiak banatzen ditugu. Gero,
filmatzen hasiko gara bideo-kameraren laguntzaz. Eszenak piska bat entsaiatu
ondoren, grabatu egiten dira, eta emaitza Bertolucciren filmen adinekoa ez bada
ere, ikasleen oso gustukoa da. Filmak ikasturtero aldatu egiten ditugu, eta
gehientsuenak beldurrezkoak izanten dira, horiexek baitituzte gustukoen ikasleek.
|