Orienting

        Talde bakoitzari barnetegiaren inguruko plano mutu bat ematen zaio, 12 leku zehaztuta dituena. Leku bakoitzera ordenan joan behar dute, eta erdi ezkutuan dagoen gometxa bat aurkitu. Gometxa hori (bere zenbaki korrelatiboa duena) gu gauden lekura ekarri, eta beraien taldearen orrian itsatsiko dugu. Hamabiak ekarritakoan, prestaturik ditugun hitz solte batzuk emango dizkiegu ordena ditzaten. ondo ordenatzen badituzte, altxorra zein lekutan dagoen jakingo dute.