Non dago?

         Hasi aurretik hiru talde egiten dira. Talde bakoitzetik, txandaka, ikasle bat aurreratzen da horma-irudia dagoen lekura. Gidariak horma-irudian dagoen irudi baten izena esaten du. Hiru ikasleen artean lehenik aurkitzen duenak puntu bat jasotzen du taldearentzat. Azkenean puntu gehien lortzen duen taldea izaten da irabazlea.

Oharra: Ikaslea horma-irudiaren aurrean dagoenean, bere taldekideek lagun diezaiokete, non dagoen ahoz bakarrik adieraziz, eta bere lekutik mugitu gabe.