Non gaude?

Alkiza nekazari giroko herri txiki eta polit bat da, Gipuzkoaren erdi-erdian dagoena, Tolosaldean. Herri honek 262 biztanle ditu, eta gehienak sakabanatuta dauden baserri eta etxeetan bizi dira.
Alkizara etortzeko bi bide daude:Tolosatik gertu dagoen Anoeta izeneko herritik abiatzen den errepidea (5 km.), edo Billabona eta Asteasu lotzen dituen errepidetik abiatzen dena (4 km.).
Alkizako hiribilduak edo kaskoak 348 metroko altuera du, eta Ernio mendiaren magalean dago, mendiz eta basoz inguratua.
Alkizak eskola txiki bat du, barnetegiaren ondoan kokatua, eta 12 urte bitarteko herriko neska-mutilek bertan egiten dituzte euren ikasketak.
Udaletxea, eliza, plaza, parkea, pilotalekua eta hiru tabernak osatzen dute, zenbait etxerekin batera, Alkizako hiribildua edo kaskoa. Etxe horietako batean gaude du, hain zuzen ere, duela bi mende harriz eta egurrez eraikitako Erretore etxean. Alkizako plazan asko nabarmentzen den etxe honek pilotalekua eta parkea ere bertan ditu. Otorduak inguruan dagoen Otsamendi jatetxean egiten ditugu.