Mendiko irteera

    Alkiza inguruan dugun ibilbide erraz batean egiteko jolas bat da.

    Kontua da, binaka edo hirunaka, ibilbide honetan aurkituko dituzten objektu, bitxikeri, baserriaren inguruko zernahi, zuhaitz, eta abarri buruzko hamar argazki ematen dizkiegula. Argazkietan ikusten duten hura aurkitu ahala guri eman behar digute argazkia. Helburua argazkirik gabe geratzea da. Argazkiek atzealdean azalpentxo bat dute, era honetan, ikasleentzat ezezagunak diren gauzei buruzko informazioa eman ez ezik, pista bat ere ematen zaie. Bikote edo hirukote bakoitzak argazkien artean “sari berezia” atzealdean idatzia duen argazki bat du. Bertan agertzen dena aurkitutakoan, gozoki bat jasotzen du bikote edo hirukoteko bakoitzak.