Koskolak biltzen

        Ikasleak taldeka jartzen dira (haur kopuruaren arabera egiten da, baina komenigarria da 2, 3 edo 4 talde izatea) bere arteko lehian. Lurrean taldeak beste koskol ilara egiten dira. Ilara bakoitzean hamar bat koskol egoten dira (kontuan hartu behar da zenbat eta koskol gehiago jarri ahalegin handiagoa egin behar dutela). Koskol batetik bestera metro erdiko tartea utz daiteke eta lurrean koskol bakoitza dagoen tokian klarionaz marka bat egiten da. Ilara bakoitzaren abiapuntuan kutxa edo saski bat jartzen da. Ikasleak ilaran jartzen dira; lehenengo ikasleak koskolak bana-banan hartu eta kutxa barruan sartu behar ditu; amaitu bezain laster, bigarrenak banan-banan jarri egin behar ditu koskol guztiak markaturik gelditu diren puntuetan. Horrela bada, batek jaso eta besteak jarri, taldeko neska-mutil guztiek parte hartu arte jarraitzen da. Denbora gutxien erabili duen taldea izaten da irabazlea.

Aldaera: Taldeak osatu beharrean, banaka egin daiteke jolasa. Koskolak ontzian lehenengo sartzen dituenak irabazten du (ez dira berriro jarri behar)