Klik-klak-klok

Front Page programarekin ordenagailuan ikasle-talde osoarekin batera egiteko pentsatutako joko bat da “klik klak klok”. Irudiak proiektatzeko “kanoia” deritzogunaren bitartez, 40 laukitxo dituen, panel handi bat ikusiko dute ikasleek. Laukitxo batean sakatuz gero, galdera bat agertzen da, animazio eta doinuarekin. Aukeran hiru erantzun dituzte, eta egokian sakatuz gero, txaloen hotsez lagundutako pantaila eder bat agertzen da. Egokia ez den aukera sakatzen bada, pantaila itsusiago batek puntu bat galdu dutela jakinarazten die ikasleei.
Gaur egun joko honen bi bertsio ditugu. Bata, orain artean aipatu duguna, eta bestean laukitxo batzuetan “proba” batzuk egin behar direla adierazten dituen marrazki batzuk daude. Proba hauek gaindituz gero puntu gehiago lortzen dira