Kili-mala

        Gidariak talde guztiaren aurrean gardenkien bidez fitxa bat agertuko du. Fitxa horretan guk aukeratutako hitz bat agertzen da eta honi dagozkion lau azalpen. Horietariko bat bakarrik da zuzena. Jokalariek zein den asmatzen ahalegindu behar dute. Erantzuna arbelean idazteko minutu bat izango dute.

Gehien asmatzen dituen taldea da garaile.