Kamera-jolasa
Telebistaren azpian ikasle bat ipiniko dugu aulki batean eserita. Aurrez aurre, beraien aulkietan eserita, gelako lagun guztiak. Ikaslearen atzean irakaslea, eskuetan bideo kamera duela; kameraren bidez, taldeko lagun bat enfokatzen da. Berau telebistan agertzen da eta gela osoak ikusten du, telebistaren azpiko aldean eserita dagoen ikasleak izan ezik. Honek, galderen bidez, asmatu egin beharko du zein den telebistan une horretan agertzen ari den gelakidea. Bost edo sei galdera egin ahal izango ditu gehienez, erantzuna bai edo ez dutenak; ondoren, izen bat esatera behartua dago. Izen bakarra esan ahal izango du eta, asmatzen badu, beste bati utziko dio aulkia.