Irratia
Gelako beste lagunak ikus-entzule dituztela, ikasle talde batek bi mahairen atzealdean, mikrofonoz hitz egiten du, eta musika eta efektuak ekipoaren urruneko mandoaren bidez kontrolatzen dira. Mahaiaren aurrealdean, irratiaren izena duen horma-irudi txiki bat jartzen da. Prestaketa egiteko, argi eta garbi azaltzen zaie ikasleei zer den lortu nahi denak, nola egiten den, zein atal izan ditzakeen irratsaioak eta, ondoren, hauetako zein landu nahi duten erabakitzen dute: aurkezlea, asmakizuna (kasu honetan telefonoa ere erabilgarria izaten da ematen dituen aukerengatik), dantza txapelketa (irratsaioari amaiera oso bizia ematen dio), berriak, zurrumurruak, eguraldia, iragarkia, kirolak, fikziozko elkarrizketak (elkarrizketatutakoa pertsonai ezagun batez mozorroturik agertzen da), Pepis andereņoaren kontsulta, eskainitako abestiak, eskuko markak irakurtzen dituen sorgina, hots desberdinak entzun eta zer den asmatu, sukaldaritza... Nork zer egingo duen definitu ondoren, ikasleak idazten hasten dira. Bukatu ahala, zuzendu eta horma-irudia prestatzen da. Musika ere aukeratzen da tartekatzeko. Entsaiatzen da eta, azkenik emanaldia eskaintzen da.
Oharra: Zuzenean megafonia erabiliz edo grabatuta egin daiteke.